banner

IKASTETXEKO BERRIAK

2008-2009 IKASTURTEA
ipixki

IPIXKIK AGUR ESAN EUSKUN

Atzo, ekainak 23, gu gauzak batzen gengozala eta azken kopaukadak jaten gengozala, IPIXKI ere agartu jakun. Bere etorrera esanguratsua, betiko lez, euskerari zor deutsaguna adierazteko alde batetik, eta bestetik, udarako aholkuak emonaz: zer egin, zelan berba egin, zegaz kontu Auki, nondik nora ibili… eta garrantzitsuena, BERA UDAN ERE, GURE INGURUAN EGONGO DALA ADIERAZIZ.

 

txirrindulak

GARITONDORA TXIRRINDULAZ GERIZPETATIK

Ekainaren 17an, DBHko lehenengo mailako ikasleak Amorebieta-Etxanoko Udaltzaingoaren laguntzagaz eta gure ikastetxeko irakasleakaz txirrindulan ibilaldi polita egin eben. Batzuk aurrerago eta beste batzuk atzeratxoago, baina helburua guztiok bete gendun, alai eta ezalango eragozpen barik bete gendun ibilbidea: oso-osorik bueltatu ginan eta ganera pozik!Ze pena datorren ikasturtean, lehenengo mailakoak bigarren mailan egongo dira eta!

 

D.B.H.KO 2. MAILAKO IKASLEAK PIRAGUAN

Ekainaren 16an D.B.H.ko ikasleak Laidara joan ziren piraguakaz gozatzera. Eguraldi ederra egin euskun eta ikasle guztiak egun ederra pasatu eben. Monitoreen profesionaltasuna eta umeenganako dedikazioa ere eskertzekoa da.

piraguak

 

2009KO EKAINAK 6 - IKASTETXEKO EGUNA

Ekainaren 5ean eta 6an Karmengo Ama ikastetxean jai-giroa izan zan nagusi.

Barikuan, ekainaren 5ean, kirol txapelketakaz haiari hasiera emon jakon. Gauean diskoteka hasi zan, playback lehiaketa eta guzti: Space Girls taldekoekirabazi eben.

Zapatua, ekainaren 6a, ere ekintzaz berea: meza polita txirula, gitarra eta aurrezku eta guzti. Ipixki eta bere laguntzileak ere agertu ziran umeen gozamenerako; kross lasterketa bizia ikasle, guraso eta irakasleen parte hartzeagaz, DBHko 4. mailakoak Elkartasun proiektuagaz laguntzen. Tabernako zerbitzua ederra, familiek egindako pintxo gozo-gozoakaz. Gimnasia erritmikoarekin eta Udabarri dantza taldeagaz gozatu gendun, bita ikasleek ikasturtean zehar egindako lanen erakusketagaz... Naia mikrofonoagaz ekintzen barri emonaz... Bazkarian indarbarritu eta arratsalderako prest! Ainhoaren ipuin musikala ikuskizun aparta, belarrien gozamenerako Brioleta abesbatza... txikienak puzgarri eta jolasakaz ederto ebili ziran eta eguna bitsa, jolas eta txokolatadagaz osotu zan.

ikastetxe eguna

 

 

 

4.C BILBOKO EUSKAL MUSEOAN

Pasadan ekainaren 4an 4.mailakoak Bilboko Euskal museoa ikustera joan ginen. Aurretik Begoñako eleiza ikusi genuen eta bertatik oinez Unamuno plazararte bajatu ginen.
Museoan Bizkaiko maketa ederra, Mikeldia eta beste hainbat gauza ikusi genituen. Ondoren bazkaltzera joan ginen eta oso ondo igaro genuen bazkal osteko denbora.

4c

 

hh2

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOKO IRTEERA

Ekainaren 2an, Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko ikasle eta irakasleok, eguraldia lagun, “ Ganguren” mendira joan ginen. Izugarri gozatu genuen: jolasean, zantzoka, korrika, pilotarekin…., ondoren bazkaldu egin genuen.


Bertan, naturan dagoen airez birikak garbitu ondoren, etxera oso pozik itzuli ginen.

 

bermeo

BERMEOKO ARRANTZALEEN MUSEOAN

Atzo maiatzaren 28an, Lehen hezkuntzako hirugarren mailako ikasleak Bermeora joan ziren. Bertan; portuan dagoen Baleontzi zoragarria bisitatu zuten eta ondoren arrantzaleen museora abiatu ziren. Goizean zehar, arrantza eta arrantzaleen bizimodua ezagutzen aritu ziren eta bazkaldu ondoren ondo pasatzeko aukera izan zuten Talako parkean.

 

KARMENGO AMA MENDI TALDEA

Igarri barik beste kurtso bat joan jaku eta pasadan domekan, maiatzaren 17an azken ibilaldia egin genduan Sodupen.  Ibilaldi oso polita eta nahiz eta goizeko lehenengo orduan ilun egon, eguerdian eguzki ederraz gozatu genduan.  BMFkoak (Bizkaiko Mendiko Federazioa) urtero legez jai polita antolatu euskuen eta han danetarik egon zan.  Jai giroa nagusi izan zan euskal musika talde baten laguntzaz, amaiketakoa, rokodromoa tirolinagaz eta azkenenez sariak.  Karmengo Amatik geure eskerrik beroenak Federaziokoei (Jesus, Javi, Jaime, Remi…), Ondarroako Jose Mari eta bere taldeari (arraina eta txorizoak bikainak), Karmengo Amako zaintzailei (Mariano,Jon, Peio, Ane, Bego…) eta partehartzaile guztiei! 

Agur eta urrengorarte!  Argazkiak ikusi!!!!

mendiko jaia

 

trinkete

TRINKETE

LH-ko 4. mailako ikasleak Lekeitioko trinkete etxera joan ginen 3 egun pasatzera Maiatzaren 6tik 8ra joan ginen. Bertan hainbat ekintza egin genituen eta oso ondo pasatu genuen: Arrantza, batelean ibili, korapilo tailerra, kofradia bisitatu…
 Asko gozatu genuen gure lagunekin elkarrekin denbora asko emon genuelako.
Bertako irakasleak oso alaiak ziren eta oso ondo azaltzen zituzten gauzak.
Baina inoiz ahaztuko ez dugun pertonsa IGOR SUKALDARIA DA. AUPA IGOR ETA BERE JANARIA.

 

LURRASKA BASERRI ESKOLA

Martxoak 25, 26 eta 27an gure ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleak Lurraskako baserri eskolan egon ziren. Han, inguru euskaldun baten bizi ziren eta, besteak beste, animaliak zaintzen, zaldian ibilten eta sendabedarrak ezagutzen ikasi zuten.

Horretaz gain, Ajangizeko ingurua ezagutzeko ibilbideak egin zituzten, ogia egiteko tailerrak, eta afaldu ostean diskotekan ere aritu ziren.

lurraska

 

EUSKAL KULTURA ETA EUSKARAREN ASTEA

2009KO MARTXOAREN 30ETIK APIRILAREN 3RA

ipixki

 

ELKARTASUN PROIEKTUA ETA TAILERRRAK

Eguerdian, egunero, DBHko 4.mailakoak irakasle batzuekin elkartzen gara liburutegi zaharrean. Tailer ezberdinetan hartzen dugu parte: eskuturrekoak, fieltrozko  apaingarriak, boltsak… Gure asmoa  ikastetxeko egunean saldu eta lortutako dirua Gikorera bialtzea da.

Egunero sortzen den giroa oso atsegina eta lasaia izaten da. Musika ere entzuten dugu ondo pasatzeko. Ilusio eta gogo handiaz egiten ditugu esku lan hauek.

gikore

 

ATE IREKIAK 2008-09

Otsailaren 28an, urtero legez Karmengo Ama Ikastetxeak bere ateak zabaldu ditu eta goiza ikastetxea erakusten, geure proiektua eta geure lan egiteko era azaltzen emon dogu.  Hasiera 10:30etan izan, da DVD bat ikusiz DBHko multimedia gelan eta gero taldeka ikastetxea bisitatu dogu.  Haurtzaindegi serbitzua ere egon da.

bista

 

txitxiburduntzi

“EGUEN ZURIKO EGUNA …”

Siguiendo nuestras antiguas costumbres y para darle al Carnaval una animada bienvenida, celebramos el día de “Txitxiburduntzi”
Por la mañana, alumnos/as y profesores/as de la ESO disfrutaron de un buen “amaiketako. Después de hacer unas buenas hogueras, y de poner los chorizos a asar dieron buena cuenta de sus bocadillos.
Por la tarde fue el turno del alumnado y profesorado de E. Primaria. Todos juntos, con la ayuda de los txistularis, recordaron la canción de Eguen Zuri. Además, disfrutamos de una tarde de sol y temperatura agradable lo que contribuyó a crear un bonito ambiente festivo.

 

"SANTA AGEDA BEZPERA DOGU "

Joan dan astean, ohitura dan legez, gure ikasleen abesbatzak Santa Agedari abestuteko kalera urten ziran.  Gure tradizioagaz jarraitzeko ikasleek eta irakasle gehienek lehenagoko euskal jantziak jarri ebezan eta bide batez, abesten eben bitartean, gure Gikoreko  proiektuari aurrerakada bat emon eutsien, 460€ batuz.

Santa Ageda

 

SERANTES MENDIKO IGOERA

El pasado domingo los de Karmengo Ama Mendi Taldea nos fuimos a las Encartaciones y subimos a la cima del Serantes desde Ciervana.  El autobus nos vino puntualmente y aunque tuvimos algo de lluvia al inicio y al final de la jornada, durante la salida no llovió.   Fuimos cuarenta y nueve alumnos/as y ocho cuidadores/as, un grupo estupendo.  ¡Las vistas fueran realmente esplendidas, no solo los montes sino los valles y también la costa!  Hemos traido fotos de todo como prueba.

serantes

 

aubixa

DBHKO 2.D IKASGELA AUBIXAKO BARNETEGIAN

DBH 2.Dko ikasleak Aubixako barnetegira joan ginen aste bat pasatzera, Urtarrilako 12tik 16ra.
21 ikasle eta 2 irakasle joan ginen. Oso ondo pasatu genduan elurretan eta tailerrak egiten, baina gehien gustatu zitzaiguna eman ziguten arreta izan zan.
Aubixako irakasleak jator jatorrak ziren eta kostatuko zaigu beste leku baten horrela zaintzea.
Aubixa maite dogu

 

2008KO GABONAK

Olentzero etorri da!

Bai, gaur abenduak 19, Olentzero etorri jaku Karmengo Ama Ikastetxera eta ikasle, irakasle eta langile guztiok oso pozik gagoz!  Jesusen berria ekarri deusku eta hainbat opari ere ekarri ditu eta guk txistu, danbolina eta triki trixarekin ongi etorria emon deutsagu! 

Olentzero

Jaiotza

Jaiotza

Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasle eta irakasleak Jaiotza aurkeztu dabe, abenduaren 18 eta 19an, Karmengo Ama Ikastetxean eta oso ondo gainera.  Pertsonaiak ederto adieraztu dabez eta interes haundia sortu dabe ikusleen artean.  Zorionak danori!!

Gabonetako Jaialdiak

Urtero bezala Karmengo Ama Ikastetxean Haur Hezkuntzakoek jaialdi alai eta koloretsuak eskeini deuskuez abenduaren 17,18 eta 19an.  Musika, erritmoa, tradizioa eta kultura batu dabez famili giro zoragarri batean.  Eskerrik asko benetan eta zorionak zeuen lan ederragaitik!

JAIALDIA

 

qdeplata

ZILARREZKO Q SARIAREN BANAKETA

Abenduaren 18an Karmengo Ama Ikastetxeak Bilbao Exhibition Centre-en (BEC), Eusko Jaurlaritzak emondako Zilarrezko Q jaso eban, gestioan lortutako bikaintasunerako mailaren sari moduan. Francisca Fernández Ikastetxeko Zuzendariak, aitatutako saria Tontxu Campos, Hezkuntza Sailburuaren eskutik jaso eban. Ikastetxeko 80 kide inguruk poz-pozik parte hartu eben ospakisunean.

 

 

25 URTE KARMENGO AMA IKASTETXEAN

Joan den abenduaren 12an Karmengo Ama Ikastetxeko langilegoak irakasle biren zilarrezko ezteiak ospatu genduzan.  Irakasleak Ana Otaola eta Itziar Barruetabeña ziran, biak lehen hezkuntzakoak.  Aita karmeladarra  Jon Kortak meza eder bat esan euskun geure kapilan kantu politekin eta mezu zintzoekin ere.  Meza ospatuta gero afari gozoa herriko jatetxe baten euki genduan eta bertsoak, opariak eta txaloak ez ziren falta.  Eskerrik asko benetan Itziar eta Ana eta gogoratu oraindino gazteak zariela eta aurrera baikortasunez jarraitu zuen lanetan!!!!   Zorionak bioi!!!!

ana itziar

 

sukarrieta

SUKARRIETA 2008

Guk, 6C eta 6D mailako ikasleek, abenduaren 1etik 5era Sukarrietan egun batzuk pasatu genituen. Beste ikastetxe batzuekin egon ginen: Getxo, Barakaldo eta Bilbokoak hain zuzen ere. Lagunak egin genituen euren artean, oso ondo konpondu ginen guztiok, baina batez ere Getxokoekin.

Polentxe eta Goizalderekin “lurra” proiektua landu genuen 6.D-koek. Bertan, negutegian lan egin eta kortan animaliak zaindu genituen. Sukaldean ere aritu ginen mermelada eta taloa egiten. 6.C-koak berriz, Iñigo, Aintzane eta Matxalenekin “Basoa” proiektuan aritu ginen…bustita. Basoa aztertu, kromatografiak egin, bakteriak mikrooskopioarekin behatu…

Tailerretan, jantokian,  leku guztietan lagunak egin genituen. Jolastorduak izugarri gustatu zitzaizkigun, mahai-jolasak  eta  kanpo-jolasak dibertigarraiak baitziren. Oso ondo igaro genuen.

Sukarrietan oso gustura egon ginen, oso ondo sentitu ginen. Gauero talde bakoitza gure irakaslearekin elkartu eta egunean egindakoa komentatzen gendun, gure bizipenak eta norbaitek arazoren bat izanez gero, hor komentatzen genuen.

Sukarrietako egonaldia eta bertan eduki genuen giro ona beti gogoratuko ditugu. Lagunak ez ditugu inoiz ahaztuko ezta irakasleak ere!!

 

ABENDUAREN 3a, EUSKARAREN EGUNA

Nazioarteko hizkuntza gutxiagotuen eguna ospatzen dogun honetan, geuk ere geurea egiten dogu deialdi horren zergaitia.
Makal badago ere, indarbarritzekotan egunari autza emoteko ahalegintxoa egin dogu. Beste alde batetik, ahiztu barik hizkuntza txiki eta zahar honen alde horrenbeste egin dauan Mikel Laboa gogoratu gura dogu. Eta berak itxitako izar-hauts hori guretzat txinparta bizigarri bilakatuz, disdiri handiz bizi gura dogu eguna: euskal musika, Ipizki keinuka leizarretik, euskeraren burrundadea urrinetik entzun daiten ibilbide zaratatsua eta graffitiak gure barru-ametsen adierazle.

 

ipixki

 

q plata

KARMENGO AMA IKASTETXEAK ZILARREZKO Q LORTU DU

2008ko Azaroan, Karmengo Ama Ikastetxea Euskalitek antolaturiko kanpo ebaluaziora aurkeztu da. Gaur, azaroak 27an, “Maisu-maistren egunean”, Euskalitek Zilarrezko Q lortu dugula adierazi digu. Lerro hauen bidez,  Hezkuntza Elkarteko kide guztiei (ikasleria, familiak, irakaskuntza eta ez irakaskuntza langileria eta Jabetasuna) Bikaintasuneranzko bidea adierazten duen sari hau lortzeagatik zeuen kemena eta ilusioa eskertzen dizkizuegu.

Zorionak eta eskerrik asko danori.

 

consejo escolar

ESKOLA BATZORDEA ERATZEA

Atzo,  Zemendiak 24, Karmengo Ama Ikastetxeko Eskola Batzordea eratu zan, ikastetxeko Aita Palau gelan ospatu zan batzarrean egin behar ziran hautaketak egin ondoren. Batzorde hori gure Hezkuntza Alkarteko estamentu guztien ordezkariekaz osatuta dago: ikasleria, familiak, irakaskuntza eta ez irakaskuntza langileria, Zuzendaritza eta Jabetasuna. Ikasleriaren ordezkari lez bertan Mikel Aldazabal eta Naia Altube (ez zan egon) egon ziran, familien ordezkari Bego Izagirre, Jon Ocerin, Sira Orue eta Arantza Egiguren (ez zan egon), irakaskuntza langileriatik Soraya Bernal, Ana Legina, Karmele Rekalde eta Jokin Azarloza (ez zan egon), administrazio eta zerbitzuetako langileriatik Mila Elorza, Jabegotasunaren ordezkari lez Miren Andere Olivares, Conchi Salmantón eta Kristina González eta batzarreko zuzendari Francisca Fernández.
Gai honeek landu ziran: arduren barritzea, Batzordeko betebeharren informazio berezia, LOEa eta beste gai batzuk.

ESKOLA KONTSEILUA

Legeak agintzen dauanez, aurten, Eskola Kontseilua barriztea tokatzen jaku, beraz, Hezkuntza Elkarteko kideen ordezko barriak izango doguz: ikasleak, langileak eta gurasoak. Aste hontan hauteskundeak izango dira.
Hurrengo azaroaren 24an Estola Kontseilua sortzeko batzarra ospatuko dogu.   Beharrezkoa dan informazio guztia eskuragai dozue eskolako kortxoetan

autaketa

 

AITA PALAUREN ASTEA

Aste guztian Aita Palau gogoratu dogu goizeko otoitzetan, hausnarketan, horma irudietan, lanetan… Bihar Azaroaren 7an bere eguna ospatuko dogu.  Goizean lehenengo orduan meza entzungo dogu eta 10etatik aurrera ekintza ezberdinak prestatuta dagoz, Aita Palau hobeto ezagutzeko, bere lanaren baloreak barneratzeko, gure artean harreman positiboak sustatzeko eta komunikazioa errazteko lanak alkarbanatuz.  Talde lanak egingo doguz: informazioa bilduz, ideiak antolatuz, plastikoki jarriz eta danon artean azalduz.  Egun desberdina, interesgarria eta seguru, asko ikasiko dogula.   Gora Aita Palau!

aita Palau

 

euskalit

AZAROAK 2008

EUSKALITEN EBALUAZIOA

Jakin dakizuenez, Karmengo Ama ikastetxeak, Euskalit-en bidez, kanpo Ebaluaketara aurkeztu da.
Helburua, Kalitate EFQM ereduaren inplantazio maila ebaluatzea da, sari lez, Zidarrezko Q-a lortuz.  Azaroaren 6an, Ebaluazio taldeak bigarren batzarra garatuko du gure ikastetxean eta hurrengo 19an eta 20an, ebaluaketa bera izango dugu.
Eskerrik asko Hezkuntza elkartea osatzen dituzuen guztioi, zuen interesa eta laguntzagatik!

 

BARATZE  BASERRI ESKOLA

Urriaren 13 eta 14an Karmengo Ama Ikastetxeko 5 urteko umeek Baratze Baserri Eskolara irteera pedagogiko bat egin zuten.
Naturaz disfrutatzeaz   eta beste eskola  batzuetako umeekin elkar bizitzeaz gain, ekintza desberdinak egiten zituzten;  guztia giro euskaldun batean.
Baratzeko tallerrean lurrak, urak  eta eguzkiak bai guretzat eta baita landareentzat ere daukaten garrantziaz ohartu ziren. Animaliekin izandako kontaktua ere oso baikorra izan da, beraienganako sentiberatasuna sortzeko. Zaldiz ibiltzea ( batzurentzat) beldurrari aurre egiteko aurrerapausua izan da.
Egonaldi osoan zehar , bai pertsona, bai gauza eta bai  inguruarekiko errespetua izan da nagusi. Umeek une oro disfrutatu dute.

baratze

ganeran

KARMENGO AMA MENDI TALDEA 2008-09

Joan zan domekan urriaren 5ean, gure ibilbideak hasi genduzan.  Aurten gure record-a gainditu dogu eta 61 ikasle eta 6 zaintzaile joan gara.  Egun zoragarria egin euskun eta benetan gozatu egin genduan. 

Goizetik Ortuella aldera busez abiatu ginan eta han Bizkaiko mendizale piloa batu ginan.   Bilbo, Santurtzi, Trapaga, Uribe kosta, Urdaibai, Lea Artibai, Ibaizabal, Orduña, Arratia eta Durangaldetik joan ginan.  Ganeran mendia, Galdamesen igon genduan eta ikuspegi benetan ederrak aurkitu genduzan.  Itsasoa, mendiak, basoak eta urrunera zuriz jantzitako tontor bat ere agartu jakun!

 

KALITATEA TOPERA

3. Bko ikasleak Gatita, Lezama eta Sopelatik ibili dira, Landatur antolatutako KALITATEA TOPERA programaren ibilbideak jarraituz. Programa honen helburua Euskadiko kalitate eta jatorriaren zigilua dituzten produktuen ezagutza bultzatzea da.

kalitatea

 

 

basondo

DBHKO 1C ETA DKO IKASLEAK BASONDON ETA OMAKO BASOAN

DBHko 1. Mailako ikasleak, Bizkaiko lekurik politenetariko bat ikustera joan ziren Urtarrilak 1ean. Omako herrira joan ziren eta han Basondoko fauna babeslekua ikusi zuten. Basondo fauna mehatxatuarentzako babeslekua da. 60.000 metro baso-zelaitan, bertako inguruko basabere espezie nagusiak zaintzen dituzte: basurde, orkatz, azeri, basakatu, katajineta, igaraba, hegazti harrapari eta migratzaile, narrazti,….eta baita gure inguruan galduak dauden beste espezie batzuk, otsoa, katamotza edo bisonte europarra, esate baterako.

Beranduago, Omako basora ere joan ziren, batez ere bertan Agustin Ibarrolak margoztutako zuhaitzak ikusteko. Azkenik, Omako aranean dauden baserri ederren artean ibilbide labur batekin amaitu zuten bisitaldia.

 

DBHKO 2. C IKASGELA ORDUÑAKO ATERPETXEAN

Irailaren 22tik 26ra bitartean, DBHko 2.Cko ikasleak irakasle birekin batera, Orduñako aterpetxera joan ziren astebeteko egonaldia egiteko.

Egonaldiaren helburuak astebeteko elkarbizitza desberdina, euskeraz bizitzea eta Erdi Aroa lantzea izan ziren.

Ekintza desberdinez osatutako programa eskeini ziguten bertako monitoreek Erdi Aroa lantzeko asmotan: trivial –jokoa, Lendoñoko errotara eta Kexaako dorretxera bisita, eskulangitza-tallerak, azoka, Orduña hiritik ibilaldia, Erdi Aroko ezkontza…

Gauetan parrandarako gogoa zegoen eta ohera sartu eta loak hartzeko kostatu egiten zen, baina egunak aurrera egin ahala nekea ere nabaritzen zen guztiongan.

Ederto ibili ginen, gelakoen arteko harremanak onak izan ziren bai jatordu eta baita aisialdi momentuetan ere eta barikuan pena apur bategaz etorri ginen ikastetxerantza.

Eskerrik asko monitoreei gure egonaldian izan zuten jarreragatik.

 

grupo

 

kotxe gabe
KOTXE BAKO EGUNA, 2008ko irailak 22an

Gaur, gure ikastetxeko kide guztiak (ikasleak, irakasleak, amak eta aitak…) era berezian hasi dogu astea. Kotxeak garagean utzita, Billiken liburudendaren aurrean bildu gara, danok batera oinez eskolara etorteko.

Mugikortasun iraunkorraren astearen barruan, ekintza hau ez da bakarra izango. Gure ikasleak, udaletxeak antolatutako ekintza desberdinetan parte hartuko dabe: lasterketak, skate-txapelketa, txirrindularitza…Egun honen helburua ez da bakarrik gaur kotxerik ez erabiltea, egunero gero eta gutxiago erabiltea baino.

 

Ipizki

ONGI ETORRI IKASTURTE BERRIRA

Ongi etorriak guztioi kurtso berri batera. Udako oporrei oraindik agur esaten ari gara, baina kurtso berria hemen dugu gure artean. Oporrak ematen duten lasaitasunari agur esan eta barriro ere iratzargailuaren morroi. Hala ere ilusio handiz hasten dugu 2008/2009 kurtso berria. Karmengo Ama osatzen dugun guztiok urtero bezala,  indarrez beteta ekingo diogu ikasturte barriari.

Horregaitik mezu honen bitartez zuoi, Karmengo Ama osatzen duzuen guztioi ONGI ETORRI eta ANIMO!!!