IKASTETXEKO BERRIAK

2010-2011 IKASTURTEA

 

JAUREGIBARRIAKO PARKETIK PASEOAN

Ekainaren 20an, Haur Hezkuntzako umeak Jauregibarria parkera joan ginen. Nahiz eta herriko parkea izan eta askotan egon, goiz atsegina pasatu gendun ikastetxeko lagunekin. Ibilbide osoa egin gendun, leku desberdinetan geldialditxoak eginez. Kolunpioetan egon ginen, ahateak ikusi genituen, pelotarekin jolastu…Bai egun polita!!!!!

 

 

DBHko 4.mailako  Ikasketa-bidaia

Aurten aspaldiko partez ikasketa bidaia egin dogu.  Oraingo honetan gure DBHko 4.mailako ikasleak Caceresera joan dira, Caceres ez ezik, harantzean Salamanca eta Plasencia ikusi genduzan eta honantzean Leon eta Burgos, hogeita hamabi ikasle eta hiru irakasle.  Esperientzia oso polita izan da, taldearen jarrera zoragarria eta ikaskisuna: ikasleak sarri askotan ustekabe onak emoten dauskuezela.  Kultura, kirola eta aisia hirurak batera polito buztertu doguz adisketasun giroan

 

Ikasketa-bidaia

 

 

DBH 4.mailakoen Agurra


Joan dan barikuan hilaren 17an Karmengo Ama Ikastetxeak bere laugarren mailako ikasleak agurtu ebazan.  Hau urtero egiten izan dogu baina aurten berrikuntza batekin, arratsaldez izan da eta familiak ere parte hartu dabe.  Kaperan meza, power pointak, aurreskua eta malkoren bat ere izan genduzan.  Ekintza oso ederra eta hunkigarria izan zan.  Gero danok alkartu ginan jantokian kopotxu bat egiteko eta eguna familia giroan amaitzeko.  Eskerrik asko Hezkuntza Alkarteari, bai ikasleei, familiei, monjei, irakasleei, gurasoen alkarteari eta parte hartu dozuen guztioi.  Gero Arte!

 

1D

2

Irteera Gorbeira
Pasadan Ekainaren 14an –asteartea-, DBHko 3. Mailako ikasleek Gorbeiako parke naturala bisitatzeko aukera izan zuten. Hain zuzen ere, Itxinara joan ziran. Pagomakurretik ibilbidea hasi, Axulareko begitik igaro eta Supelegoreko kobak ikusteko aukera izan zuten ikasleek.
Ibilbidea bukatu eta gero, Areatzan kokatuta dagoen interpretazio gunean bideo bat ikusi zuten.

 

 

 

 

BIZIKLETA TXANGOAN

DBHko 1. mailakoek pasadan ostegunean –ekainak9- bizikleta irteera egin zuten. Ibilbidea honako hau izan zen: Eskolatik irten, Larreara heldu eta gero, San Isidroko ermitaraino ailegatu ziren. Handik Larreara berriro, eta San Bartolomera.
Eskertu behar diegu Zornotzako udaltzangoei, herritik arazo gabe irtetzen lagundu baitziguten.
Ibilbide osoan ez zen istripurik egon, eta dena oso ondo irten zen, eta eguraldiak ere lagundu egin zuen.

 

 

 

Piraguak Laidan

Astelehenean DBHko2.mailakoak Laidara joan ginan piraguetan ibiltzen.  Guztiontzat irteera ezin hobea izan zan.Kirola egin,lagunekin eguna pasatu eta naturaz gozatzeko aukera izan gendun. Gainera Kantauri Itsasoko olatuak ere probatu genduzan!!!

Laida

 

 

 

Herriko ura analizatzen

Ekainaren 1an eta 2an, DBHko 3.mailakoak Boroara joan gara, bertako eureka bateko ura analizatzeko eta ingurunea aztertzeko. Arratsaldeko  14.30etan Auzobusa hartu eta martxan jarri gara. Hainbat parametro neurtu doguz: nitratoak, fosfatoak, amoniakoa, pHa, tenperatura, oxigeno disolbatua, oxigenoaren saturazioa, bakterio koliformeak….Nahiz eta begi bistaz errekaren ingurua nahiko zikin egon eta gizakiaren eragina nabaria izan, emaitzak ez dira txarrak izan eta uraren kalitatea ona da (horregaitik ornagabe ugari behatu ditugu). Oso esperientzia polita izan da eta pena merezi dau, naturaz gozatzea eta natura zaintzea.

 

 

 

MULTIAVENTURA SOPUERTAN
Pasadan ekainaren 6an DBHko 3.mailakoek Sopuertara Joan ziren.  Nahiz eta denporeak ez lagundu oso ederto igaro eben tirolina egiten zuhaitzen artean eta  egurrezko zubi txikietatik basoa zeharkatzen Indiana Jonesen eran.  Esperientzi polita benetan!

 

 

 

 

 

 

 

 

IKASTETXE EGUNA

Ekainaren lehenengo Zapatuan, urtero lez, Ikastetxeko eguna ospatu egin gendun eguraldi zoragarriaren laguntzaz.
            Aurten barria izan zan, barikuan garatu gendun programa, Familiei gonbidapena eginez, Gikorerekin gagozala adieraziz. Arratsalde horretan, Basoaren adierazpena egin gendun, kirol ekintzak be ospatu ziran eta Elkartasun taberna eta Elkartasun denda be zabaldu genduzan. Elkartasun inguruko solasaldia be izan zan eta hainbat ideia eta komentario batu egin ziran garrantzizko helburu honetan lan egiten jarraitzeko.
            Eta gero…. Discoteka. Jo ta ke hamabiak arte!
            Zapatuan, Eukaristiarekin hasi gendun jaialdia. Eskolako umeen partaidetza hunkigarria izan zan eta Hezkuntza Elkarteko talde desberdinen ordezkariak izatea be oso polita izan zan. Eskerrik asko danori.
            Ondoren, guztia programaren arabera garatu zan. Herriko hainbat jende hurbildu zan, eskolen arteko ekintza kiroletan parte hartzera. Erakusketak be oso interesgarriak izan ziran. Gero, gurasoen batzuen lanari esker, hemen bazkaldu eta umeei hainbeste atsegin daben espuma, txokolatea eta magoa izan ziren.
            Benetan aipatzekoa da eskolako Hezkuntza Elkarteko partaidetza eta Gurasoen Elkarteko inplikazioa eta gogoa… Ilusioz egiten dana urrinetik igertzen da, ez dozue uste?
            Astelehenean, Pastoral taldeak, harriturik konta eban Elkartasun dendan baturiko dirua. 1.310€!!!!! Eskerrik asko benetan danori! Gikorek eskertuko dau adierazi dogun eskuzabaltasun hau!
            Uste dogu, argazkiak…. goza gendunaren erdia baino ez dabela erakusten, ezta?.
            Orain, gelditzen diren egunetan, lanean jarraitzeko indarraz, ikasturte amaiera polita eta lasaia opa deutsuegu danori.

 

DBH 4 ibilaldian
Ekainaren 2an DBHko laugarren mailakoak itsasaldera joan ziren ingurua ezagutzera, naturaz gozatzera eta  kirola egitera.  Denpora aldetik kili kolo ibili ziran baina jasangarria izan zan, busa ondo garbi eta puntuan beti  bezala eta SURF egitea asmoz Joan ziran.  Argazkiak ikusterakoan egiaztatuko dozue zelan olatuen falta gaitik ekintza ezin zan egin baina beste aukera bat egon zan.  Ia hurrengoan Mundakako olatuak agertzen diran.

 

 

1D

DBH1's Day Trips - Ibilaldiak

Last Wednesday , May 25th ,class 1 C went to La Arboleda to visit  one of the most famous remains of our industrial past, an open cast mine, formerly one of the hundreds of mines along the left bank of the Nervión river, that supplied  iron to the factories of half Europe during the last two centuries and, nowadays a touristic attraction visited by a lot of people every year.
There, we were able to visit the Minery Interpretation Centre, where we were taught about the traditional minery in Biscay, were thousands of workers made a living. A primary sector  that attracted miriads of immigrants for decades  and such a huge source of income that  let another strategic industries develop: Ship construction and Iron and Steel high ovens. A very important part of our past, our wealth and our culture.
Guides were marvelous as well and they helped us enjoy even more. The weather was also fantastic (too hot in fact) and we all had a lovely time surrounded by nature in an awesome landscape.

Pasa den eguenean, maiatzaren 26an, DBHko 1Dko ikasleak La Arboledara joan ginan ibilaldi bat egitera. Meategien garrantzia Euskal Herrian eta meatzarien bizitzei buruz gauza asko ikasi genduzan. Eguraldia ez zan oso ondo portatu baina ikasleak aldiz, bai. Ibilaldi aproposa familian egiteko. Anima zaiteze!

 

KARMENGO AMA TXAPELDUN

        Pasadan egunean, maiatzak 26an, TEKNOSKOPIOA lehiaketa ospatu zan Donostiako Talent Housen.
TEKNOSKOPIOA, ELHUYAR fundazioak antolatutako lehiaketa da. Bertan Euskal Herriko ikastetxeek euren proiektu teknologiko edo zientifikoa aurkeztuteko aukera daukie.
            Aurton KARMENGO AMA ikastetxeak beste 84 ikastetxeekin batera parte hartu dau lehiaketan. Gure ikastetxetik  DBH-4Ko ikasle bik hartu dabe parte; NEREA GOROSTIOLA eta OLAIA AMOREBIETA arterioesklerosiari buruzko lana aurkeztuz.
            Euren lan guztiaren ondorioz eta ikastetxeko irakasleen laguntzarekin, proietu zientifikoetan komunikaziorik onenaren saria lortu eben.

Zorionak Nerea eta Olaia.

 

 

SCRATCH EGUNA 2011

Ikasleak teknologiaren munduaren murgiltzeko asmoarekin, KARMENGO AMA ikastetxeak Bilboko Alhondigan ospatutako Scratch egunean parte hartu eban.
Scratch eguna Euskal Herriko ikastetxe desberdinak egindako lanen aurkezpena da.
Lanen artean hurrengoak aurkitu daikeguz:

  • 24 segundoko eta Scratch programarekin egindako animazio bat.
  • Scratch programarekin egindako joko informatikoa.
  • Scratch egunerako kartel bat.
  • Benetako aplikazioaren eragiketa.

Guzti hau pasadan Maiatzaren 21ean ospatu zan jai giro batean eta LH-ko ikasleak protagonista izanik.
KARMENGO AMA ikastetxetik honeek izan ziren parte hartu eben ikasleek:Ane Arregi

  • Ana Gomez-Coronado.
  • Asier Herrero.
  • Jon Rekalde.
  • Olatz Ugalde.
  • Amaia Zarate.
  • Beñat Zurinaga.

 

Haur Hezkuntza Gernikatik paseoan

Maiatzaren 20an, Haur Hezkuntzako, 3, 4 eta 5 urteko umeak ibilaldia egin gendun. Lehenengo, Gernikara joan ginan. Europa parketik bueltatxo bat emon gendun, ahateak eta Gernikako zuhaitza ikusiz.
Gero, autobusez Errigoiti herrira heldu ginen eta bertan bazkaldu gendun. Pilo bat jolastu eta gero Zornotzara bueltatu ginan neka-neka eginda.

 

 

 

Mendiko Jaia gure ikastetxean


Urtero egiten diran  mendiko txangoa eta kurtsoari amaiera emoteko jaia bertan Zornotzan eta Karmengo Aman egin ziran atzo.  Ibilaldi oso polita, Arrinda auzoko Astitxera igon ginan eta handik ikuspegi ederrak ikusi ere, gero Otxabarron Tajuren iturrian urten, bidea zeharkatu eta Goikoelortzatik San Joaneko zelaira atsedena hartzen.  Handik Txolon futbol zelaira gero  Kondorrera, Nafarroako landetara eta zubi barritik ikastetxera.
Bertan pintxoak, edariak, tirolina, rokodromoa, opariak eta giro ezinhobea. Mila pertsona inguruk  parte hartu genduan eta denporeak lagundu euskun.
Eskerrik asko bai  mendiko federaziokoei, Ondarrukoei (arrain pintxoak gozo gozoak betilez), gurasoen elkarteari, guraso eta irakasle laguntzaileei ere holango antolakuntza ederragaitik.  Datorren ikasturterarte!

 

Herri Kirolak Zelaietan

Gaur Maiatzak 13, zelaieta parkean, gure ikastetxeko DBHko 3. mailakoek HERRI KIROLAK jolasak izan dituzte. Gure ikastetxeaz aparte, Karmelokoek eta institutokoek ere parte hartu dute.
Esan beharra dago ikasleek oso gustara aritu direla, eta partehartzea ona izan da.. Txokor batzea, txingak, soka tira, zaku lasterketa izan dira, besteak beste.
Joku guztietan maila ona izan da eta herriko jendeak gustara ikusi du ekitaldia.
Azkenean sari banaketa izan dugu eta denok poz pozik ikastetxera bueltatu gara. Barikua da eta!

 

 

Madariaga Dorrea

Maiatzak 10ean DBHko 2.mailako ikasleak Madariada Torretxea (Busturia) joan gara. Bertan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbari eta Biodibertsitateari buruzko gauza asko ikasi doguz. Ikuspegi ederrak ikusi, ekosistema desberdinak ezagutu eta animaliei buruzko gauza kurioso batzuk ikusi doguz. Bazkalorduan zelango ligoteoa egon dan frantsesekaz! Bazkaldu ostean Txatxarramendira hurbildu gara kostalde harritsua aztertzeko. Gero itsasontzia hartu eta Laidara joan gara Kostalde aretsua eta dunak aztertzeko asmoz.

 

Kukutza Mendia

        Igandean, maiatzak 8an, Eskola Kirola Programaren barruan, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Mendi Federazioaren eskutik, gure zonaldeko (Urdaibai, Durangaldea eta Lea-Artibai) azken ibilbidea garatu gendun. Orozkoko auzo batetik gora gora egin ondoren, Kukutza mendi tontorrera heldu ginen. Lasaitasun itzelaz, bertako paisai ederraz gozatzeko denbora izan gendun, alkarrekin otarte ederra jan bitartean…Bertatik Gorbeia, Oiz, Anboto… eta beste hainbat mendi ikusten ziren…!!!
        Ohartxo honekin batera, aste hontako domekan, maiatzaren 15ean, Azken jaialdia Amorebieta-Etxanon garatuko dala gogoratu nahi deutsuegu, aurtengo sari banaketa, Karmengo Ama ikastetxean egingo dala azpimarratuz.
        Ia giro polita egiten dogun danon artean!     
                Hurrengorarte!

 

EDUARDO CHILLIDA"
EUSKADIko 9. OLINPIADA MATEMATIKOA

Hurrengo larunbatean, Maiatzak 14, gure ikastetxeko DBHko 2. mailako  ikasle bik, Aritz Labrador eta Asier Quintanak zehazki,2010-2011ko 9. Euskadiko Olinpiada Mateatikoa Eduardo Chillida 2. Faseko ekialdian parte hartuko dabe. Aupa Mutilak! Hezkuntza Elkartearen partez.

 

 

Mendiko Irteerak

Ikasturtean zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bizkaiko Mendi Federazioak Eskola Kirola eskaintzen dauan Mendi irteeren aukera hartu eta gogotsu parte hartu dogu, Guraso eta irakasleen konpromezu eta ardurari esker.
            Hemen ditugu, DBHko 2. mailako ikasleek egin dabezan egun bat baino gehiagoko ibilaldietako argazki batzuk lagin bezala. Bata Candanchu inguruan garatu zan eta bestea “La Pedriza”n, Madrilen.
            Danon iritziz, bai ikasleena eta bai irakasle eta gurasoena, esperientzi ahaztuezinak izan dira biak eta zuokin alkarbanatzea polita izango litzatekelakoan, hemen eskegi dogu laburpen hau.

            Beste alde batetik, zabaldu nahi dogu be, hurrengo maiatzaren 15ean aurtengo programari gure Ikastetxean. emongo deutsagula amaiera. Lehenengo ibilbide bat osotuko dogu danok batera (1.100 pertsona inguru) eta ondoren “Amaierako Jaialdia” eskolan bertan izango da. Sari banaketa eta ekintza desberdinak egiteko aukera izango dozue.

            Beste barik, eskerrik asko aukera honen alde lan egin dozuen guztioi!!

Hurrengo urtean gehiago!

 

AESLEMEren Bisita

DBH 3.mailako ikasleek AESLEME elkartetik (Bizkarrezur muinaren lesioak ikertzera zuzentzen den elkartea) etorri ziren bi lagunen hitzaldian parte hartzeko aukera izan dabe. Bertan Bizkarrezur muinaren lesioa zertan datzan, ze ondorio daukazan eguneroko bizitzan eta hauek zelan prebenitu daitezkeen azaldu deuskue. Aurten trafiko istripuetan zentratu dira gehien bat, hauek nola ekiditu edota istripu baten ondorioak gitxitzeko egin beharrekoak (uhala, kaskoaren erabilera…)
Hitzaldia benetan interesgarria eta erabilgarria izan da. Kontzientzia gehiago hartzeko lagundu deusku… asko merezi izan dau!

 

 

EUSKAL  ASTEA 2010-2011: BARIKUA

                Egun haundia heldu jaku eta izugarri polita izan da. Goizean goizetik DBHkoak jantzi dira “Zazpiak bat” gaia hartuta, zazpi probintzien inguruan, eta zelan! Ederto! Arlo erlijiosoa ere agertu da irakasleen eskutik eta Karmengo Amari eguraldi onak (nahastean eguzkia eta euria) eskatu deutsaguz danok batera. Sorpresatxo bat ere izan dogu irakasleak txotxongilo  dantza egiten ikusiz eta polita izan da benetan. Buruhaundiak be buelta batzuk emon dabez batzuen pozarako eta ez hainbeste beste batzuentzat.  Gero bakoitza bere ekintzetan jardun dau:  txikiagoak jokoetan, nagusiagoak sukaldaritzan eta baita herri kiroletan. Aurtengo Challengearen irabazleak honexek dira  DBH 1 eta 2 artekoak Lantzeko ihauteriak taldea En eta nagusien kategorien Aker taldea  eta afaritxo bat irabazi dabe ospatzeko
Zorionak danori!  Erromeria primeran egon da eta jaia amaitzeko zelan ez! … txokolatea gozo-gozoa.  Eskerrik asko danori zeuen partehartzeagaitik: ikasle, irakasle, langile eta guraso guztiei. Oporrak ondo igaro!

 

 

EUSKAL  ASTEA 2010-2011: OSTEGUNA

Gaur eguna betilez, euskal astean, musikagaz hasi dogu eta DBH4 mailakoak prestatutako irratsaioagaz. Hori egin ondoren DBH 1. eta 2. mailakoak Belatxikieta mendira joan dira eta DBHko 3. eta 4. mailakoak Bizkargira.  Egun ederra izan da mendiaz eta naturaz gozatzeko. 
Bitartean “Basoa” ikuskizuna izan dogu jolastokian, bertan udaberriko zuhaitzak eta loreak, zomorroak, txoriak, arrainak eta animaliak agertu jakuz, musika ederrarekin batera. Gerotxoago LHko 2.ziklokoek film bat ikusi dabe saloian: “Dragon Hill”  Arratsaldean Ibarretxe anaiak etorri dira eta bertoko musika tresnak azaldu deuskuez LHko ikasleei pazientzia osoz. Egin Kantu jaialdia ere garatu dogu eta ikasleak eta andereñoak zenbat gure abestu eta dantzatu dabe.
Eta beste egun bat amaitu jaku, egun handiari leku eginez!!

 

EUSKAL  ASTEA 2010-2011: ASTEAZKENA

Gaur asteazkena, hainbat ekintza izan ditugu eskolan. Goizean LH-ko 1. ziklokoek” Bazen behin baso bat” pelikula ikusi dute eta  2. eta 3. zikloek kantaldia izan dute. “Olatua” eta guzti egin dute.
DBH-koek kultur lehiaketa izan dute eta 3. mailakoek irratsaioan hartu dute parte.
Hamabietan, Patxi Zubizarreta idazlea etorri da eskolara eta 3.DBH-ko ikasleak harekin egon dira, “Eztia eta ozpina” liburuaren harira.
Haurtzaindegikoek berriz, andereñoek prestatutako txotxongiloen saio bat ikusi dute eta oso ondo pasatu dute.

Arratsaldean, HH-ko eta LH-ko ikasleek jaialdi bat ospatu dute, txalapartari eta guzti.
Danborrada hunkigarria izan da. Zornotzako danborradako abestia jo egin dute beste batzuen artean eta Euskal dantzak ere dantzatu dituzte.
Egun polita izan da gaurkoa, benetan.

 

EUSKAL ASTEA 2010-2011: ASTEARTEA

Gaur, Apirilak 12, Ikastetxean hainbat ekintza desberdin izan ditugu. Goizero bezala, DBH-koek irratsaioa egin dute, eta gaurkoak DBH-ko 1.mailakoak izan dira. Jarraian LH-ko 3.mailakoak, Zornotzako auzoak ezagutzera irten dira, ikasteko gogo handiekin. LH-ko 4.mailakoek ere, ibilaldia izan dute, eta hauek Durangaldera abiatu dira. Ondoren, LH-ko 6.mailakoak Zelaietara joan dira, Pako Aristiren “Miren nunca Mais” liburuari buruzko elkarrizketa bat izatera. Gaurko ekintzarik erakargarriena, Ipixkiren bisita izan da. DBH-ko 2.mailakoak egindako lana eskertzekoa izan da. Txikiak nahiz handiak, primeran igaro dute eguna, aho zabalik geratu dira Haur Hezkuntzako ikasleak. Irakasleek ere gogotsu dantzatu dute.
Arratsaldean berriz, LH-ko 5. eta 6.mailakoak, maitasunezko filme batez gozatu dute. “Polleke” izeneko maitasunez beteriko pasarteak izan dira aipatzekoak. Goizean bezala, DBH-ko 2.mailakoek 3, 4 eta 5 urteko haurrentzat egin dituzte antzerkiak, ipuinak, elkarrizketak…Noski, Ipixkiren laguntzaz.
Eta bihar gehiago!

 

BARATZE  BASERRI ESKOLA

Martxoak 31 eta Apirilak 1ean, Karmengo Ama Ikastetxeko 5 urteko umeek Baratze Baserri Eskolara irteera pedagogiko bat egin zuten.
Naturaz disfrutatzeaz   eta beste eskola  batzuetako umeekin elkar bizitzeaz gain, ekintza desberdinak egiten zituzten;  guztia giro euskaldun batean.

 

 

 

4. LH-ko ikasleak  Bilboko Euskal Museoan

4. LH-ko ikasleak Bilboko kaleetatik barrena ibili jakuz bariku honetan. Ibilbide honetan, Begoñako basílika izan da lehen geldialdia. Ondoren, Euskal museoa bisitatu eben. Museo honetan bizkaiko historiaurrea, arkeologia, eta Euskal Herriko Etnografia eta Historia ezagutzeko aukera izan dabe gure ikasleek. Bisita bukatuta, bilbo alde zaharreko kaleetatik ibili dira Santiagoko katedralera heldu arte..
Eguzkiak gogor berotu eban egun guztian eta gerizpe bila artxandara joan ziren gure ikasleak. Ederto batean igaro eben eguna ikasiz eta jolastuz.

 

EUSKAL ASTEA 2010-2011: ASTELEHENA

Gaur, Astelehenak 11, gure ikastetxean euskal asteari hasiera emon deutsagu hainbat motatako ekintzekin. Musikari trebe batzuek hasi dute festa kanta alai batzuk joten. Goiz-goizetik hasita, DBH 2. mailako ikasleek, irrati saioa prestatu dute. Guztiek entzun izan ahal duzue FM 108.0 katean. Jarraian gure txikiak, aretoan bildu egin dira euskararen aldeko jaialdia ospatuz.  Eguerdian jolastokian bildu gara eskola guztia Ipixkiri ongi etorria emoteko ,ekarri deuskun mezua zabaldu eta kompromesua berriztatzeko. Honetarako pasadan ebaluaketan klase bakoitzak jasotako landarak Lizarrera bajatu doguz, Ipixki eta bere soloaren  inguruan.  Arratsaldean zehar  LH koen olinpiadak izan doguz,kirol asko egin dabe eta HH koak “Ahatetxo itsusiaren abentura harrigarriak”filmaz  gozatu dabe.

 

Agenda 21

Pasadan apirilaren 5ean DBHko 1ngo mailako batzuk, zozketa baten bidez aukeratuak, Boroara Auzobusean joan ziren ortua ikustera herriko Agenda 21eko programa barruan.

 

 

DBHko 4.mailak Gasteizera

Pasadan apirilak 5ean, DBHko 4. mailako ikasleak irtenaldi bat egin genuen Gasteizera.
Bertan oraindik berreraikitzen dagoen Santa Mariako katedrala ikusi genuen.
Ondoren arte modernoaren “Artium” museoa ezagutu genuen. Bertan hainbat obra interesgarri eta desberdin ikusteaz gain tailer bat ere egin genuen gauza berriak ikasiz.
Egun dibertigarria izan zen guztiontzat eta eguraldia zoragarria izan zen. Argazkiak ikusi.

 

 

XXIV. EUSKAL KULTURA ETA EUSKARAREN ASTEA

Apirilaren 11tik 15era bitartean XXIV. Euskal kultura eta euskararen astea ospatzen dogu. Astean zehar aurrera eramango dogun programaren berri izan nahi ezkero irudiaren gainean sakatu behar dozu.

 

"Eskola jasangarria" Ziurtagiria lortzeko azterketa egin dogu

Karmengo Ama Ikastetxeak, konpromezua dauka bere inguru soziala eta kulturalarekin. Hori hainbat helburu, ekintza eta proposamenen bidez lortzen dogu, euren artean, Eskolako Agenda 21 programaren bidez.

Ekintza honen ibilbidea 2005-2006 ikasturtean hasi zan eta harreskerotik gure Hezkuntza Elkarteak, hainbat pauso emon dau jasangarritasunaren alde, bai sentsibilisazio mailan, bai ekintza planetan.

Bost urte pasatu eta gero, Hezkuntza Unibertsitate eta Ikerketa sailak eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazari eta Arrantza Sailak eskeintzen daben “Eskola Jasangarria” deritxoen aintzatespena lortzeko eskaria egin dogu. Azterketa, martxoaren 23an izan da eta gure itxaropena da etorri diren Eusko Jaurlaritzako Ingurugelako arduradunek egin duguna maitasunez baloratu daien.

Eskerrik asko danori eta bereziki bisita egunean gure ordezkariak izan diren Maite, Rafa, Itziar eta Peio ikasleei eta baita Agenda 21 batzordeko irakasleei, Edurne eta Jabiri.

“Azterketa” honen emaitza ekainean argitaratuko da.

 

UDALEKUETAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATEA ZABALDU DA

Ikasleen oporretan zehar hezkuntza eta entretenimendua elkartzen dituen aukera da. Ondo pasatzeko, ikasteko eta parte hartzeko aukera ezin hobea da. Udalekuak 3 urtetik 12 urte bitarteko ikasleentzat dira 9:00etatik 13:30ak arteko ordutegia izanik. Informazio gehiago nahi izanez gero irudian sakatu edo eskolako telefonora deitu (946730935).

Izen emate guztiak ikastetxeko IDAZKARITZAN ondo beteta eman behar dira Maiatzaren 3a baino lehen.

 

 

ZUHAITZA ETA URAREN ASTEA

Karmengo Ama ikastetxeak azkenengo egun honeetan Zuhaitza eta Uraren astea ospatu dau Udalaren proposamenetan parte hartuz.
Asko izan dira garatu diren ekintzak, batzuk ikastetxe barruan eta beste batzuk herriko kaleetan. Hemen aurkezten deutsueguz ekintza bi: alde batetik Lhko 5. mailakoek, astelehenean Zubiondo parkeko garbiketa garatu zuten, gure ingurua zaintzeko eta garbi mantentzeko helburua azpimarratuz.
Bestetik DBHko 1.go mailakoek Astepeko Araztegira bisitaldia egin dabe eta Lhko 6. mailakoek, barriz, Urritxeko Araztegia ezagutzeko aukera izan eben pasa den astean.
LHko 4. mailakoek zuhaitz landaketan parte hartu eben, Ixerangoko auzoan...
Ia ikasketa honeek inguru eta gizarteari begiak zabaltzeko gogoa eta ekimena bultzatzen dauan!

 

PAKEA BIZKAIARA BISITA

2011ko martxoaren 18an Pakea Bizkaia proiektua ezagutzeko, Getxoko portu deportibora hurbildu ginen.
Proiketuaren helburuak honek  dira:

  • Nabigazioa eta talde lanarekin erlazionaturiko baloreak helaraztea.
  •  Gazte eta eskola-umeak jabe daitezen Planetan eta Ozeanoetan gizakien jarduerak ingurumen-arazo ugari eragiten dituztela.
  • Eskola-ume eta gazteek ingurugiroarekiko eta bertako bioaniztasunarekiko zaintzaren erantzukizuna garatu dezatela egunerokotasunean.

            Experientzia oso positiboa eta erakargarria izan da. Gure ikasleek itsasoak eta ozeanoak zaintzeko konpromisoa sinatzeko asmoa adierazi dute, baita ikasi dutena jakinarazteko ikastetxean mural bat egitea.

 

 

Aita Palauk Karmengo Ama ikastetxeko ikasle ohiak elkartzen ditu.

Aita Palauren jaiotzaren 200 urteurrena eta Kongregazioaren sorrearen 150. urteurrena ospatzen dira.

Martxoaren 20an, igandea, Karmengo Ama ikastetxeko 200 ikasle ohi inguru elkartu egin ziren mahai baten inguruan eskolako bizipenak gogoratzeko .  Eguna bideo baten proiekzioarekin hasi zen. Bideoan zehar kongregazioaren eta ikastetxeko joan etorria islatu zen.

Ondoren, Mario Iceta Gotzaina buru eta herriko apaizek lagunduta Eukaristia ospatu zen. Gotzainak Aita Palauren izaera eta egitekoak gogoratzea aprobetxatu zuen. Alaiak abesbatza eukaristian ere parte hartu nahi izan zuen abesti desberdinak kantatuz. Eukaristia amaitu eta gero ikasle ohien elkarteko kideek mahai batzuk jarri zituzten baten batek elkartean apuntatu nahi izanez gero izena emateko.

Eguna bukatzeko herri bazkaria izan genduan. Bertan, ikasle ohiak eta herri desberdinetatik etorritako Ahiztak parte hartu zuten. Berbenak egunari amaiera eman zion eta dantzalekuaren inguruan belaunaldi desberdinetako ikasle ohiak elkartu ziren.

Oroitzapenak eta bitxikeriak gogora ekarteko egun ezin hobea izan zen.

mate

KARMENGO AMA Ikastetxea SARITUA
KIMIKA BIZIRIK programaren barruan

Kimikaren Nazioarteko Urtea dela eta, EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Bigarren Hezkuntzako ikasleriari zuzendutako kartel-txapelketa antolatu zuen. Parte hartzaileak DBHko 3. mailako Rafa Gómez Coronado, Amaia Martin, Ane Portilla, Iker Sánchez, Maider Sarasqueta eta Eneritz Uriartek. Honela azaltzen dute eurak esperientzia:

ZENTZUMENEN KIMIKA
                “Gure zientziako irakasleak, EHUko kimika sailak, antolatutako kartel lehiaketara aurkezteko aukera eskaini zigunean, dudan egon ginen, baina kartela egiterakoan esperientzia ezin hobea bizi genuen. Beste kartel bat egiteko aukera izango bagenu, duda barik errepikatuko genuke.
                Lagunekin egiterakoan, errazagoa da zientziaz gozatzea. Kartela egiteaz gain gauza interesgarri asko ikasi ditugu eta gure irakaslea hobeto ezagutzeko aukera izan dugu.
                Hirugarren saria lortu dugu eta martxoaren 3an, lehiaketako partehartzaile guztiekin, Bilboko Alhondigan antolatutako ekitaldira joan ginen. Hasieran pixka bat urduri egon ginen baina azkenean gure lana, hoberen artean ikustean, gozatzeko aukera ere izan genuen
                Mila esker guztioi eta gure irakaslea den Edurneri bereziki”.

 

TXITXIBURDUNTZIA lehen hezkuntzan

Atzo arratsaldean, ohiturari jarraituz, eguen zuri eguna ospatu genduan. Giroa berotu nahian “Eguen zuri” kantarekin hasi genduan. Jarraian klaseka su garren inguruan txorizoak txiri – txiri egiten joan ziren. Arratsalde ezin hobea pasa genduan.

 

Txitxiburduntzi  Eguna

Ikastetxean  urtero lez gaur jolasaldia pixkat luzatu dogu DBHkoak, eta Eguen Zuri eguna danez txorizoak edo urdaia  ekarri doguz eta sutan erre doguz.  Gustura janez inhauteriei  hasiera emon dautsegu  eta zelan ez, gogoratu dogu garizuma ere bertan dogula.

txitxiburduntxi

 

2010-2011ko “Eduardo Chillida” EUSKADIko 9. OLINPIADA MATEMATIKOA DBHko 2. mailako ikasleentzat.
Aurten ere, aurkeztuko gara. Lehen fasea, otsailaren 25ean garatuko da ikasgeletan. Orduan, maiatzaren 14an ospatuko den 2. fasean, lurraldeko aldian, ordezkatuko gaituzten ikasle bi aterako dira. Animo!

mate

 

Kristau Eskola Cambridge-ko Unibertsitateak baimendutako zentro aztertzaile irekia da eta beraz bere 141 ikastetxeen bidez, Unibertsitate ospetsuaren azterketak gizarte osoari eskaini ahal dio.
Hori dala eta, Cambridge ESOL eta Kristau Eskolaren arteko akordioarekin, azterketak gure ikastetxean garatuko dira, ekintza hau erraztuz, batez ere toki ezagunean egiten direlako eta prezioak ere egokitzen direlako.

  • Matrikulazio epea: ekaineko deialdirako epea martxoaren 15ean amaitzen da.
  • Izena emateko tokia: ikastetxeko idazkaritza.
  • Informazio gehiago eta inprimakiak: www.kristaueskola.com

    ke

 

santillana

LAST SCHOOL TRIP

Last Tuesday, February 22nd, Secondary first level students went to Santillana del Mar to visit the reproduction of Altamira Caves . The weather was awful and the air freezing, the trip was rather long but that helped us to have more fun on the bus. Fun that ended when some became sick and we started to feel a bit nervous  (above all, the driver).  There, we could visit the museum and take part in a workshop where pupils had to draw bisons as if they were in prehistoric times. The cave was amazing and they could see how life was at Neolithic time. This experience will help them afterwards when they study  Prehistory in  Science  class.

After having visited the museum we shortly went to Santillana, where we had lunch. From there we came back happily to school because we had had the opportunity of visiting a worldwide known  wonder, a  few kilometres away from where we live.

 

DBHKO 2. MAILAKO IKASLEAK AUBIXAKO BARNETEGIAN

Gure ikastetxeko DBHko 2. Mailako ikasleak Aubixako Barnetegian egon ziren, Urtarrilaren 31tik, Otsailaren 3ra. Egonaldiari buruzko ikasleen iritziak, lotura honetan klikatuz ikusi ahal izango dituzue.

Ikasleen iritziak

aubixa

 

toaketa

Martxoaren 20an, Karmengo Ama Ikastetxean TOPAKETA.

Dakizuenez, Karmeldar Misiolari Teresatarren Kongregazioak, Francisco Palau i Quer Dohatsua sortzailearen jaiotzaren 200. urteurrena eta Kongregazioaren sorreraren 150. urteurrena ospatzen dau.

Beste ekintza batzuen artean, martxoaren 20an ikasle ohiak, irakasleak, erlijiosak eta Karmengo Ama ikastetxeko lagunak alkartzeko une bat proposatzen deutsuegu.

Plana hauxe izango litzateke: eguerdiko 12etan alkartu, eukaristia bat ospatu (13:15h) eta ondoren, ikastetxean bertan, herri bazkarin, lasai lasai elkarrizketan aritzea.

Informazioa jazo edo izena emon nahi badozu, hurrengo telefonora deitu eizu: 94-6730935 (Ikastetxeko porteria).

Beste alde batetik, ikasle ohien argazkiak bildu nahi gendukez, eta bertara helaraztea, fisikoan edo elektronikoan, eskertuko geunskizue. Emaila: exalumnaskarmengoama@gmail.com
Facebooken ere aurkitu gaikezuez. Bilatu zure perfilean exalumnaskarmengoama.

Izena emoteko azken eguna martxoak 10. Zuen zain gagoz!!!!!!

 

ATE IREKIAK 2010-2011

Otsailaren 5ean, urtero legez Karmengo Ama Ikastetxeak bere ateak zabaldu ditu eta goiza ikastetxea, geure proiektua eta geure lan egiteko era azaltzen emon dogu.  Hasiera 10:30etan izan da,  DVD bat ikusiz ikastetxeko saloian, gero taldeka ikastetxea bisitatu dogu; haur hezkuntzako tokiak, lehen hezkuntzakoak eta Gorkak arbel digitala ere erakutsi deusku,  DBHko multimedia gelan Lego Leaguearen barri izan dogu ikaslearen laguntzaz, tailerran Jabik proiektuak azaldu deuskuz eta haurtzaindegi zerbitzua ere egon da.  Ipizki ere agertu jakun. Eskerrik asko danori parte-hartzeagaitik!

ate irekiak

 

santa agueda

“SANTA AGEDA BEZPERA DOGU "

Joan dan barikuan, ohitura dan legez, gure ikasleen abesbatzak Santa Agedari abesteko kalera urten ziran.  Ohiturari jarraituz, ikasleek eta irakasle gehienek lehenagoko euskal jantziak jarri ebezan eta bide batez, abesten eben bitartean, gure Gikoreko  proiektuari aurrerakada bat emon eutsien, 311,02€ batuz.

 

BAKEGILEAK GARA

Urtarrileko azkenengo aste honetan Bakearen aldeko hainbat ekintza garatu doguz. Programa honen barruan Haur hezkuntza eta Lehen hezkuntzako programaren barruan ekintza desberdinak landu dabez: ipuinak, otoitz bereziak, abestiak Gandhiren filma ikusi…  Urtarrilaren 28an denon artean uso bat eraiki dogu. Usoaren lumak gure eskuak jarri doguz, bakea gure eskuetan dagoenaren zeinu bezala.

Derrigorrezko Bigarren Hekuntzako programaren barnean ikastalde bakoitzak bakearen aldeko "salvapantallas" proposamen bat egin dau eta, Barikuan, Hezkuntza Elkarteko ordezkariak (gurasoak, ikasleak, irakakasleak eta ez irakasleak) asko kostatuta,2. mailako D taldekoa aukeratu eban. Erabiltzeko proposamena luzatzen deutsuegu.

Zelan? Irudia kopiatu eta zure ordenagailuko Mis Imágenes karpetan sartu. Ondoren hurrengo helbidera joan: Configuración- Panel de control -Apariencia y temas -Pantalla - Protector de pantalla eta Mis imágenes-en sartutako irudia aukeratu.

Eskerrik asko.

BAKEA

 

kimika kartela

IKUSI ETA IKASI

Kimikaren Nazioarteko Urtea dela eta, EHU-ko Zientzia eta Teknologia Fakultateak Bigarren Hezkuntzako ikasleriari zuzendutako kartel-txapelketa antolatu du.

Kartel hau DBHko 3. mailako D taldekoak diren Rafa Gómez, Amaia Martín, Ane Portilla, Iker Sánchez, Maider Sarasqueta eta Eneritz Urairtek , sortu dabe. ZORTE ON!!!

 

ESKERRIK ASKO ZUEN LAGUNTZAGATIK:

      • Kilo kanpainan: 800 kilo batu ziran
      • Azokan: 712,50€ jaso genduzan

       

elkartasuna

 

GABONAK 2010 ETA OLENTZERO

Gure Hezkuntza Elkarteko elkarlan giro zorragarriarekin, ikasturteko lehenengo hiruhilabetea amaitutzat emoten dogu. Zuen interesa eskertuz eta Gabon Zoriontzuak eta Urte Berri ona opatuz, Haur Hezkuntzak eskeini euskuzan Jaialdien argazki batzuk ikusgai izten deutsueguz.
Laster ikusiko gara!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!

 

KARMENGO AMAtik, Igande honetan, abenduaren 19an, 2010 urteko azkenengo mendi irteera egin dogu. Ertainen taldea Markinako Kalamua mendi tontorrera (768m- Markina) eta Nagusien taldea Karrantza inguruko Burgeño-raino (1046-Karrantza) hurbildu ginan. Ederto pasatu gendun. Eguraldia benetan zoragarria izan zan eta sorpresa ederra izan gendun gainera: edurra!!!! Gabon giro honetan murgilduta, ondoko edur irudiarekin: KARMENGO AMAko mendi taldeak osatzen doguzan ikasle, irakasle eta gurasoen partez... ZORI ONA, POZA, BAKEA ETA 2011 URTE BARRI ON oihukatu nahi deutsuegu. mendia

 

santotomas

DBHKO 4. MAILAKO IKASLEAK SANTO TOMASEKO AZOKAN

Asteartean, 4. mailako ikasleak Bilbora joan ziren, Santo Tomaseko azoka ikustera.

Hemen dituzue han egindako argazki batzuk.

 

 

II. BELENEN ERAKUSKETA

Abenduaren hasieran Agenda 21etik eta Pastoral Sailetik II. Belenen erakusketarako gonbidapena luzatu egin genuen. Aurtengo parte hartzea ere ezin hobea izan da. Jasotako Jaiotza kopurua 65ekoa izan da. Hauetako gehienak famili giroan eginak izan dira baina beste batzuk gelako umeen artean. Abenduaren 20an, 21ean eta 22ean ikusgai egon dira. Erakusketak arrakasta izugarria izan du.

belenak

 

azoka

II ELKARTASUN AZOKA GABONETAN

Hiru hilabete honen amaieran lehen hezkuntzako ikasleak eta hainbat andereñok eskulan desberdinak egin dituzte, Belenen erakusketarekin batera salgai jarriaz. Kanpaina honen helburu nagusiena gelako sentsibilizazioa lantzea izan da eta baita gure elkartasun proiektuaren alde dirua batzea.

Modako pultserak, brotxeak, gabonetako apaingarriak, etxetik ekarritako liburu erabiliak… Saltzeko arduradunak lehen hezkuntzako hirugarren ziklokoak  izan dira. Hezkuntza elkartearen iplikazioa oso ona izan da eta postua beti jendez inguratuta egon da.
Salmenta onak izan ditu eta jasotako dirua asko izan da. Honela izanik; gure elkartasun proiektuan lan egiteko gogoa daukagu eta hurrengo hiru hilabetean esperientziarekin jarraitzeko animoak eta idei berriak ditugu.

Postuak arrakasta izan du eta hori posible izan da zuen lanari esker.

Eskerrik asko.

 

ELIKAGAIEN KANPAINA

Abendualdian, ohiturari jarraituz,  Bizkaiko Elikagaien Bankuak antolatzen duen kanpainan parte hartu dogu. Aurtengo partaidetza arrakastatsua izan da. Danon artean 800 kilo batu izan doguz. Eskerrik asko zeuen parte hartzeagatik.

 

elikagaiak

 

 

lego

FIRST LEGO LEAGUE

Dakizuenez, larunbatean, abenduaren 11an, Zamudioko Teknologi Parkean, Curiosity 2010 taldeak, Karmengo Amaren izenean, First Lego League nazioarteko lehiaketako Euskadiko finalean parte hartu eban. Eskerrik beroenak OLAIA, CLARA, NEREA, MIREN, ALBA, NEREA, HODEI JON ANDER, ARIANE eta BORJAri eta baita eurekin ilusioa eta esfortsua,  alkarbanatu daben Jabi Mena eta Karmele Rekalderi.

Esperientzia zoragarria izan zan. Antolaketaren arabera, Proeiktu Teknikoa lehenengo, gero taldeak diseinatutako errobotaren erronken garapena eta ia azkenik arterioesclerosis gaixotasunari buruzko gure Proiektu zientifikoa aurkeztu eban. Dana nahiko ondo joan zan, baina nahiz eta sailkapenean txarto ez gelditu (adibidez errobotikako erronkan bederatzigarren postua lortu gendun), ez ginan onenak izan.
Bertan sortu zan giroa errepikaezina izango da, bai taldekideen artean, guraso-irakasle-ikasle eta Karmengo Ama laguntzeko han agertu zirenen artean eta baita orokorrean ere.

Gainera, ikasteko aukera bikaina izan dogu danok proiektu honen bidez.

Lerro honeetatik eskerrik beroenak be, interesa, laguntza eta animoa emon deutsezuen guztiei!

Eskerrik asko!

LL

FIRST LEGO LEAGUE

EUSKADIKO FINALA

Hurrengo larunbatean, Karmengo Amaren izenean, Curiosity 2010 taldeak, First Lego League nazioarteko lehiaketako Euskadiko Finalean parte hartuko dau. Konpetizioa Zamudioko Teknologi Parkean izango da goizeko ordutegian. Taldeak, proiektu  bi aurkeztu beharko ditu, bata zientifikoa eta beste bat teknikoa.

Eurentzat, zorte ona eta justizia opatzen deutseguz, lan handia eta nekaezina egin dabe eta! Hezkuntza Elkarte osoa zuekin dago. Animo!!!

 

ABENDUAK 3 EUSKERAREN EGUNA

Gaur, abenduaren 3a, Hizkuntza gutxituen eguna, EUSKERAREN EGUNA, ospatzen dogu eta hori dala eta, ikastetxean ekintza orokor bat ospatu dogu. Ikasle, eta langile guztiak, frontoian jarritako mundu baten inguruan alkartu gara. Ikastalde eta ikastetxeko estamentu guztiak lora bat hartu dogu,  leloagaz “Euskera agotik mundura”. Hemendik aurrera bakoitzaren ardurea da lora bizirik mantentzea. Era horretan euskerea ere, bakoitzak barruan dauka. Zaindu eta garatzeko aukera norberak dauka, hil ez daiten.
Euskera eta Euskal kulturaren astean, loreekaz gertatu dana aztertuko dogu! Bitartean… animo danori!!!

euskera

 

liburuak

BELENEN ERAKUSKETA ETA ERABILITAKO LIBURUEN AZOKA

Liburu eta Belenak aurkezteko azken eguna: Abenduaren 15a

Animatu zaitezte!

belen

 

AITA PALAUREN 200. URTEURRENA ETA KONGREGAZIOAREN SORRERAREN 150. URTEURRENA

Dakizuenez, pasa dan igandean, azaroaren 7an, birmendeurrenari (Aita Palauren 200. urteurrena eta Kongregazioaren sorreraren 150. urteurrena) hasiera emon geuntsan, Larrako Juan Bateatzaile parrokian parte hartzeko deialdia eginez.

Kongregazioak, zuen parte hartze eta interesa eskertu nahi deutsue. Hasierako ospakizun hau benetan ederra, hunkigarria izan da, batez be, zuen, bakoitzaren, parte hartzeagaitik: erlijiosoak, ikasleak, gurasoak, ikasle ohiak… familia osoak. Eskerrik asko danori bihotzez.

“Aita Palauren bidetik, pertsonen ondoan beti”

200

 

DBHKO 3. MAILA KUTXAESPAZIOAN

Oso  ibilaldi polita eta zoragarria izan zen Azaroaren 2an egin genuena. Asko ikasi genuen eta. DBH- ko 3.mailako bi gelak  joan ginen Donostiako kutxa espaziora. Zientziari buruzko esperientzi berriak, esperimentuak eta tresnen ezagupenaz eta erabileraz gozatzeko aukera izan genuen. Guztioi zientzia tresnak izan  ziren gehien gustatu zitzaizkiguna, haiekin jolastu, praktikatu... ahal izan genuen eta. Esate baterako, urazko mekanismoak, haizezkoak, teknologia berrikoak...Gainera dena manipulatu eta erabili ahal da, era egokian erabiliz. Guretzat ibilaldi hau asko merezi izan du, jolasten duzun bitartean ikasten duzulako eta oso dibertigarria izan delako.

KUTXA

 

mendia

LAZKAORAKO IRTEERA

Pasa dan igandean, urriaren 24an, Karmengo Ama ikastetxeko ikasle, irakasle eta guraso talde bat, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta bertako Mendi Federazioak egindako gonbidapenari erantzunez, Lazkao inguruan, antolatutako 7 kmko mendi irteera bat egin gendun.

Bertan, eskolarteko XXIII. mendi lehiaketaren urteurrena ospatu eben eta Bizkaiko talderik handiena izateagatik izan ginen aukeratuak.

Egun zoragarria igaro gendun eta griña eta gogoa saritzeko,diplomak emon eta opariak be zozketatu ziran. Hurrengo irteera, azaroaren 14an izango da, Muxika ingurura (Arburu 554m).

Animo!

 

DBHKO 2. MAILAKOAK SAN MILLANEN

Pasadan martitzenean, urriaren 20an, DBHko 2mailakoak San Millan de la Cogollara joan ginan. Nahiz eta bidaia luzea izan merezi eban, bertan gauza interesgarri asko ikusi genduzalako: erderazko eta euskerazko lehen hitz idatziak, antzinako kantoralak, glosak, eta San Millanen hezurrak gordetzen dauan kutxa. Monasterio baten bizitzaz eta monjeen zereginaz ere asko ikasi gendun. Gero Santo Domingora bokata jatera joan ginen eta herriko planzan jolastu ondoren Zornotzarantz bueltatu ginen.

san millan

 

ELKARTASUN PROIEKTUA

2010-2011 ikasturtean Gikoreko umeen elikadura bermatzeko proiektuarekin jarraituko dugu. Urtero lez ekintza desberdinak antolatuko dira ikastetxean. Zuen parte hartzea espero dugu.

gikore
gikore2

 

BASONDO

OUR FIRST SCHOOL TRIP

Last Tuesday, 4th October, Secondary first grade pupils went to Cortezubi.

The weather was surprisingly wonderful, which helped the excursion to be a great success. First of all they visited an animal healing center, where they were able to see different animals (even those in extinction danger like the Spanish lynx), which were there recovering from their injuries in semi-captivity. After that, we went for a walk through  the painted forest in Oma, created by the Basque artist Ibarrola to enjoy art in Nature. Finally we had the opportunity to have lunch surrounded by the green landscape and the sound of birds.

We enjoyed ourselves, learned a lot and had a great time!

 

ESKOLAKO AGENDA 21

Urriaren 6an, Eskolako Agenda 21 Programari hasiera emon deutsagu. Ekintza orokor bat zabaldu dogu, non, Karmengo Amako Hezkuntza Elkarteak, aurtengo helburuekin konpromezua hartzeko aukera izan ahal dauan.
Konpromezuak honeek dira:

  • BALIABIDEAK eta HONDAKINAK:
    • Baliabide eta hondakinen kudeaketa arduratsu eta eraginkorra egingo dot.
    • Hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatu dodaz.
    • Hondakinak bereizteko ontziak behar bezala erabiliko dodaz.
  • KONTSUMOA:
    • Kontsumo murriztu: materiala behar bezala eta zaintzearen garrantzia balioztuko dot.
  • ENERGIA:
    • Ura eta argi indarraren erabilera arduratsua izango dot.
  • ELIKADURA:
    • Elikadura orekatuaren garrantzia balioztatuko dot.
    • Elikagai osasuntsuak, sasoikoak eta bertakoak aukeratzen ahaleginduko naz.

Eskerrik asko danori, mundu iraunkorragoa lortzeko jarrera baikorrak bultzatzeagaitik

 

agenda

 

gaztetxoko

GAZTETXOKO ZELAIETA ZENTROAN

Karmengo Ama Ikastetxeko ordezkariak hurrengo ikasturteetarako Mikel De Iturrate eta Aritz Labrador, DBHko bigarren mailako ikasleak, izango dira.  Eurak herriko barri guztiak ekarriko deuskuez eta halan geure partehartzea haundiagoa eta hobeagoa izango da.  Geure eskerrik beroenak biontzat! 

 

BARRIZ MENDIRA !

Urtero legez geure mendiko ibilaldiekin hasi gara.  Igandean, urriaren 3an, Bizkaiko mendizale guztiak Trapagaran aldera joan ginan.   Bertan Bilbo, Ezker aldea, Uribe kosta, Urdaibai, Lea-Artibai, Urduña, Arratia  eta Durangaldeako mendizaleok  batu ginan.  Mendibil-Bitarratxu ibilbidea egin genduan.  Denpora beroa, haizetsua eta polita, ikuspegi zoragarriak gozatu genduzan eta 90 inguruko ikasle, guraso eta irakasleak  poz pozik etorri ginan.

Mendiko Irteerak 2010-11

mendia

 

 

agenda21

2010-11 ESKOLAKO AGENDA 21

Dakizuenez, beste programa orokor batzuen artean, Eskolako Agenda 21 garatuko dogu ikasturte honetan ere.
Gaia: Elikagaiak. Leloa: “Elikagaiak gure gaia, osasuna gure nahia”.
Gure ekintza Planari hasiera emateko, Urteko Ekintza Plana garatzeko konpromezua eskatuko deutsagu Hezkuntza Elkarteari, hurrengo urriaren 6an.
Hala ere, aldez aurretik, udaletxeko proposamen batzuk aurrera eroan ditugu jadanik, irailaren 22an, zehazki:

  1. Kotxe bako eguna: mugikortasun iraunkorraren astean, deialdi bat zabaldu geuntsuen eta urtero lez, eskolara oinez etorteko esfortsuari aurre eginez, Zelaieta Parkean alkartuko ginen goizean, handik hona, bidea oinez alkarregaz egiteko. Eskerrik asko zuen parte hartzeagaitik!
  2. Udaletxeko Bilkura gelaren inaugurazioa: Udaletxe barria dala eta, Alkatearen borondatea izan da  lehenengo Plenoa edo Osoko Bilkura herriko ikasleen laguntzaz Pleno Txiki bategaz inauguratzea. Ikastetxe bakoitzeko   11-12 urteko ikaslek hartu zuten parte.

Gure ikastetxetik ere 3 ikasle izan ziren: Nerea Marín (Alkatesa izan zen), Amaia Zarate eta Iker Ossa.     Landu zituzten gaiak, mugikortasuna eta energia izan ziren eta bakoitzak bere ideiak eta asmoak adierazi ondoren boskatu zuten. Ikasle dinamikoak eta arduratsuak direla demostratu zuten  eta interesa jarri zuten ekintza hau egiterakoan.

Momentuz barri gehiagorik ez... Laster arte!

 

FIRST LEGO LEAGUE

Pasadan barikuan, Irailak 25, Euskalteleko egoitzan ( Zamudioko Teknologia Parkean) hasiera emon zitzaion FIRST LEGO LEAGUE txapelketari.

Aurten, ahalegin haundi baten ostean, KARMENGO AMA IKASTETXEko DBHko 4.mailako ikasleek parte hartuko dute.

FIRST LEGO LEAGUE ikasle gazteentzat bideratutako nazioarteko txapelketa da. Zortzi astetan robot baten diseinaketa, eraikuntza eta programazioarekin batera,  ingeniaritza ezagupenak eta proiektu zientifikoa landuz, benetako eta errealitatean  agertu ahal diren arazaoei aurre egin beharko diete. Aurten 60 herrialdetako 150.000 ikaslek hartuko dute parte.
 
Inguru alai batean, taldeko lanarekin eta ikasteko helburuarekin bat eginez, hauek izango dira KARMENGO AMA IKASTETXEaren izenean parte hartuko duten ikasleek:

  • OLAIA AMOREBIETA
  • CLARA ARRIETA
  • NEREA BIKANDI
  • MIREN EELES
  • ALBA MARINA FERNANDEZ
  • NEREA GOROSTIOLA
  • HODEI PEREZ
  • JON ANDER PEREZ
  • ARIANE REMESEIRO
  • BORJA TRIGUEROS

Eurak aukeratutako taldearen izena “CURIOSITY 2010” da. Irakasleen laguntzarekin  eta euren ahaleginekin heldu daitezela ahal den urrunen. Zorionak!!!.

 

lego

 

 

 

 

lego2

 

BIDE HEZKUNTZAKO TAILERRAK

Astelehenean irailaren 20an DBH1eko ikasleak Bide Hezkuntzako tailerrak izan dabez,  bai teorikoa eta bai praktikoa, bizikletaren mantenimenduari buruz izan dira, batez ere jarlekuaren alturarekin eta gurpilaren erabilerarekin.
Eguastenean, irailaren 22an, herriko ikasleak, gurasoak eta irakasleak Zelaieta parkean batuko gara ikastetxera oinez etorteko autogabeko eguna daukagulako Zorrontzan.  Ia urtero legez jende piloa elkartzen dan eta egunero ahalegintzen garen autoa etxean izten.

bizi

 

2010eko IRAILEKO EGUTEGIA

IRAILAK 9 ETA 10,

EGUENA ETA BARIKUA

Klasea goizez bakarrik, 9:00etatik 13:00etara.

Jantoki zerbitzua egongo da.

Autobusak ikastetxetik 13:45etan urtengo dira.

IRAILAK 13,

ASTELEHENA

Lanegun osoa hasten da, goizez eta arratsaldez.

 

ONDO ETORRI 2010-2011 IKASTURTERA

Gaur, ikasturte barriari hasiera emoteko, Ipixki euki dogu ateetan harrera egiten. Bere laguntzaz eta gure lanaz, ikasturtea aurrera atarako dogu, txiri-txiri baina gelditu barik, ekainean, gaur lez, poz-pozik oporretan joan gaitezan.

aa
 

ondo etorri

abc