2007-2008 IKASTURTEA

ELKARTASUN PROIEKTUA

07/08 ikasturtean zehar Pastoral Taldeak elkartasun proiektu berri batean parte hartzea bultzatu du, ikastetxean gaudenok motibatu eta sentsibilizatzeko asmoz, batez ere, ikasleria behartsuenganako elkartasunean. Proiektu honek beste ekintza guztiak batzen ditu eta gure helburu nagusia sentsibilizazioa da.
Elkartasun egitasmo honek, arazo larrian dagoen San Pabloko (Ecuadorren) eskola -jantoki bati laguntzea du helburu. Bertara oinarrizko beharrizanak asetu barik dituzten 25 ume hurbiltzen zaizkie egunero. Aurrekontu orokorra 24.269,70€ dira. Gure aportazioa 3345 €koa da.

Azkenengo hiru hilabetean hurrengo ekintza hauek eraman ditugu aurrera. : Elkartasun donutsa.
Elkartasun zozketa (Ikastetxe eguna).Saria “KEBI SPORT” dendako 100€ko txartela izan zen. Elkartasun logotipo lehiaketa, apirilean burutu zen eta LHko 6. mailatik DBHko 4. mailako ikasleentzat zuzendu zen. Parte hartzea ona eduki genuen eta lehiaketaren irabazlea NAHIKARI SARRO izan zen (DBHko 4D) Logotipo hau elkartasun kamisetetan erabili da eta hauek Gurasoen Elkarteak eta Pastoral taldeak batera egin dituzte.

 

Pastoral Sailak zeuen parte hartzea eta laguntza eskertzen du

 
DBHko 4. Mailakoen Agurra

Joan dan Ekainaren 19an gure ikasleak agurtu doguz, hainbat ekintzekaz, euren lanak ikusiz, meza polita ospatuz eta euskaldun jatorren moduan koputxu bat eginez!!!

Zorionak danori eta suerterik onena zeuen ikasbide berrietan!!!!

 
Ikastetxeko Eguna

Ikastetxeko Eguna, 2008ko ekainaren 7a

Arrakasta itzela bai ekintzetan, baita partehartzean ere, eta eguraldiak ere lagundu egin zigun! Jaiari hasiera eman zitzaion kirol txapelketekin; ondoren kontzertu eta diskotekaren txanda etorri zen. Meza oso polita ospatu genuen txirulekin eta gitarrekin, jolasekin txikienak izugarri ondo pasatu zuten, nagusiek euskal dantzak, erakusketak eta gimnasia ikusten gozatu egin genuen eta gazteak tailerretan, Ipixkirekin, mikrofonoarekin eta elkartasun proiektuarekin laguntzen. Tabernako zerbitzua ederra, sendiek egindako pintxo gozo- gozoekin. Ainhoa eta Olatzen Ipuin Musikala benetan ekintza ikusgarria izan zen eta giroa, bazkaria, bitsa, karakokea eta txokolatadarekin osatu zen. Esker beronak Karmengo Amaren hezkuntz elkarte guztiari hain jai handi eta berezia egiteagatik.

   
mendiko jaia

Karmengo Ama Mendi Taldea

Konturatu barik beste ikasturte bat igaro jaku eta hainbat toki eder ezagutu doguz.  Aurtengo taldea oso zintzoa izan da eta bidaia guztietan hogeita hamar ikasle baino gehiago egon dira.  Betaio mendia Sopuertan, Espaldaseca mendia Balmasedan, Eskoritas mendia Arrespalditzan, Bedertzandi mendia Markinan eta bertoko Bizkargi ere ikustatu doguz.  Berrizeko azken festa ere ahaztuezina izan zan.

Beno, uda dator eta eguraldi onak ere hondartzara zein MENDIRA joateko aukera ikaragarri bat dakarzku. Atxarreko San Pedro, Ibarrangelun, adibidez.  Ordu erdiko ibilbide bat Akordatik eta Urdaibaiko ikuspegi ederrenetariko bat.  Eskerrik asko baita gure taldeko kideei: Jon, Mariano, Peio, Ane, Bego eta Xabi!!!!!!   Datorren ikasturterarte

 
Aita Zabala Futbito Txapelketa

Joandako larunbatean maiatzak 31, "El Carmelo" ikastetxeko jaialdiko ekintzen ospakizunen artean, "Karmengo Ama" taldeak Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikaslez osaturik, Aita Zabala futbito lehiaketan parte hartu zuen beste ikastetxeetako taldeekin batera.

 
Aitona

 

AITONA 2008
Belaunaldi Berria

Apirilak 25ean irten ginen Aitonarantza (Lleida). Bidaia apur bat luzea egin zitzaigun, 6 ordu ziren eta, baina geldialdi bi egin eta gero, bat Logroñon eta beste bat heldu aurretik, ez zen izan hainbesterako. Gainera, bidaian jolasten eta Kontxirekin solasean ibili ginenlez, nahiko jasangarria izan zen.

Hara heldu ginenean, lehenengoak ginela ikusi genuen, nahiz eta urrunen bizi ginenak izan. Horregaitik, herritik bueltatxo bat emateko denbora izan genuen, baina berehala bueltatu ginen, apur bat berandu eginten zitzaigun eta. Pixka bat beranduago Irunekoak heldu ziren eta aurkezpenak egin eta gero, Tarragonakoak itzarotera bajatu ginen. Gero, jantokira igon ginen eta afaldu ostean kaperara otoitz egitera joan ginen. Gero gure logelatara joan ginen, lo egitera, baina azkenean lo gutxi egin genuen. 6etan geratu ginen lo eta 8etan gora berriro.

Bigarren egunean esnatzerakoan denok oso nekatuta geunden, eta gozaldu eta gero patiora bajatu ginen Mireiarekin dinamika batzuk egitera. Oso pozik ibili ginen armiarma sarearen jokua egiten eta abar. Gero taldeka jarri ginen eta ormairudi bat egin genuen, beranduago danon aurrean aurkeztuko genuena. Horren ostean, motxilak janariarekin hartu eta Aita Palauren kobazulora abiatu ginen. Kobazuloa ikusi eta gero, jolasten ibili ginen eta batzuk urez busti ziren, bero itzela egiten zuen eta. 8etan herrira jaitsi ginen eta aizta batekin elkartu ginen, Fernandarekin batera etxea erakutzi zigula. Horren ostean ikastetxera joan ginen eta afaldu eta gero oso joku dibertigarriak euki genituen; oso pozik ibili ginen. Otoitza eta gero, logelatara joan ginen eta han denok kartetan jolasten ibili ginen.

Hirugarren eta azken eguna izan zen alaiena eta aldi berean tristeena, agur esan behar genuelako. Goizean, meza ospatu eta gero, ikaskide bati telefonoz deitu zioten, esateko bere lagun bat hil egin zela, operazio txar bat eta gero. Oso txarto sentitu ginen denok eta otoitzean eta Aita Palauren kobazuloan bere izena aipatzea erabaki genuen denok. Gero agurra oso tristea izan zen ze, nahiz eta hiro egun baino ez egon elkarrekin, oso lagun onak egin ginen danok. Negar asko egin eta gero, Zornotzarako furgonetan igon ginen. Bidai ona izan genuen, eta naiz eta triste egon, bagenekien datorren urtean berriro denok elkarrekin egongo ginela.

Horregaitik guztiagaitik, animatu nahi zaituztegu gurekin Aitonara etortzeko. Muzu handi bat ere Aitonan ezagututako pertsona guztiei, oso atzeginak zirelako. Gogoan zaitugu.

Iraia, Aida eta Leire

 
Ortuan

"Baratze" Baserri Eskola

Apirilaren 17-18an Haur Hezkuntza 5 urteko umeak BARATZE Baserri Eskolara joan ginen bi egun eta gau bat bertan igarotzeko. Hasiera baten, eguraldiak lagundu ez arren, orduak aurrera egin ahala, txubaskeroa kentzea lortu gendun. Ortuan lurra atxurtu, barazkiak ureztatu eta bedar txarrak kendu genduzan. Etxera heldu ginenean, sukaldean egindako bizkotxo gozo-gozoa jan gendun. “Eguzki” zaldian bueltaka ibili ginen eta gure lagun handia egin zan. Kortako animaliak garbitu eta laztandu egin genduzan, eta baita ere janaria emon. Oso ondo pasatu gendun eta pena handiz bueltatu ginen.

 
lurraska

"LURRASKA" BASERRI ESKOLA

Martxoaren 31n LHko 2.mailakoak “Lurraska” baserri eskolara joan ginen. Hiru egunetan baserri giroan murgilduta: animaliak zaintzen, ortuko lanak egiten, sendabelarrak ezagutzen…. Liburuetan ikasten duguna bizitzea izan da helburua. Baita ere guraso barik egoteko gai izatea ere.

 

Trinkete

"TRINKETE ETXEA"

4. mailakoak Lekeitioko Trinkete etxera joan ziren apirilaren 2an hiru egunetarako. Bertan kostaldeko herri polit bat ezagutzeko aukera izan zuten. Itsasontzi bat barrutik, Isuntza arraun elkartea, arraindegi bat, kofradia, Otoio mendia eta talaia, itsas argiak, paisaiaren eraldaketa itsasoaren eraginez, arrantza egiteko erak, itsasaldeko kondairak eta beste gai batzuk ere aztertu zituzten. Guzti hau euskal giro jatorrean bizi izan zuten.

 

 

EUSKAL KULTURA ETA EUSKARAREN ASTEA

2008KO MARTXOAREN 10ETIK 14RA

BADATOR BAI!!!
KARMENGO AMAK ONGI ETORRIA EMAN DIO EUSKAL ASTEARI

Karmengo Ama Ikastetxea trikitixa erritmoekin esnatu da gaur goizean. Opor aurreko aste honetan Euskal astea ospatuko dugu eta gure ikasleek ongi etorri alaitsua eman digute guztioi.

Ekintza ezberdinak daude antolatua aste osorako.  Kultur lehiaketa astean zehar, kirolak, zinema, kantaldia, jokoak, txapelketak, solasaldiak… etab. Aspertzeko denborarik ez dugu izango eta guztion partaidetzarekin eta giro ezin hobean Euskal asteari hasiera bikaina eman diogu

ASTELEHENA 10

Gaur goizean gure IPIXKI maitea agertu zaigu!!!!!!  Urte guztian zehar noiz agertuko den zain egoten gara. Lur barrutik irten da gure IPIXKI!!! Haurtzaindegiko ikasleen laguntzarekin IPIXKI atera da gure artera eta honako mezu hau utzi digu:  “ Euskera ez dugu bakarrik aste honetan erabili behar, gure eguneroko bizitzara zabaldu behar dugu!!!!

Egunean zehar, kultur lehiaketarekin batera pelikula bat ikusteko aukera izango dute 1.zikloko Lehen Hezkuntzako ikasleek. Arratsaldean DBH-Ko ikasleek eskupilota txapelketari hasiera emango diote.

HEMEN DAGO BAI, EUSKAL ASTEA HELDU DA KARMENGO AMA IKASTETXERA!!!!!

  • 8:50-9:00: EUSKAL ASTEAREN HASIERA: TXALAPARTARIAK ETA TRIKITILARIAK
  • 10:30: IPIXKI
  • GOIZEAN ZEHAR: KULTUR LEHIAKETA DBHN
  • 15:00-17:00: PELIKULA
  • 15:00-17:00: DBHKO ESKUPELOTA TXAPELKETA

 

ASTEARTEA 11

Gaur goizean Kiki, Koko eta Moko pailazoak gure ikastetxera etorri dira. Ze nolako giro ederra sortu duten !!! . Beraiekin ondo pasatzeaz gain, ikasi ere egin dugu, mezu garrantzitsu bi utzi digutelako: Armonian bizitzen ahalegindu behar garela eta lana jolas bihurtzea modu egokia dela zoritontsu bizitzeko.

Arratsaldean, andereino Ainhoaren zuzendaritzapean, eskolaz kanpoko ekintzen artean Musika aukeratu duten 3, 4 eta 5 urteko haurrek hiruhilabete honetan egindako lana eskeini  digute,  gure eskolan famatua den  “Ipuin Musikala” aurkeztuz

Zorionak gure artisteei eta beraien zuzendaria den Ainhoa Zuluagari!!!

 

  • 10:00: KIKI, KOKO ETA MOKO PAILAZOAK
  • GOIZEAN ZEHAR: ZORNOTZAKO AUZOETARA IBILALDIA ( L.HKO 3. MAILA) ETA DURANGALDEKO IBILALDIA (L.HKO 4.MAILA)
  • GOIZEAN ZEHAR: KULTUR LEHIAKETA DBHN
  • 15:30-16:00: IPUIN MUSIKALA
  • 15:00-17:00: DBHKO ESKUPELOTA TXAPELKETA

 

ASTEAZKENA 12

Badoa aurrerantza gure euskal astea, bai!!!

Gaur goizean Haur Hezkuntzako 2. zikloko umeek kantaldi bikaina eskeini digute, Lehen Hezkuntzako haurrak ikusle izan direlarik. Bitartean, DBHko  3 mailako ikasleek Jon Arretxe idazlearekin bere azkenengo liburuari buruz forum bat eduki dute.
Eta arratsaldean…. gure Tanborrada ospetsua. Andereino Edurneren zuzendaritzapean LHko ikasleak jo eta ke ibili dira tanborrarekin. Ondoren, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek  Txu la lai, Musu dantza, Txikirikitxin …. dantzatu dute.
Ikustaldi eder hau, urtero egiten dugun moduan, eskolako gurasoekin elkarbanatu dugu.
Aitor Ramos , Athletic taldeko jokalaria , Jone Muxika txirrindularia eta euskal diasporaren ordezkari bat, gure eskolara hurbildu dira, DBHko ikaleekin solasaldi bat edukitzeko.


PERTSONAIA  OSPETSUAK  ERE GURE EUSKAL ASTERA HURBILTZEN DIRA

aa
  • 9:30-11:00: HHKO KANTALDIA
  • GOIZEAN ZEHAR: DBHKO KULTUR LEIHAKETA
  • 12:00 IDAZLEAK IKASTETXEAN PROGRAMA: JON ARRETXE
  • 15:30: TANBORRADA
  • ARRATSALDEAN: HHKO EUSKAL DANTZAK: TXU LA LAI
  • ARRATSALDEAN: LHKO EUSKAL DANTZAK : MUSU DANTZA, DOMINO ABANTI, TXIKIRIKITXIN, SAN PETRIKE, ZAZPI JAUZIAK
  • ARRATSALDEAN: DBHKO SOLASALDIA: JONE MUXIKA, AITOR RAMOS ETA EUSKAL DIASPORAREN ORDEZKARITZA

 

OSTEGUNA 13

EUSKAL ASTEA AZKEN TXANPAN SARTZEN DA!!!!!!!

Hiru egun bizi-bizi igaro ondoren Euskal Astea bere azken txanpan sartu da. Indarrak gori gorian daude eta gure ikasleek gogotsu ekingo diote azken egun hauei.

Gaur goizean, Lehen Hezkuntzako ikasleek Zine saio bikoitzaz gozatu dute. Ederto batean pasatu dute!!!!

Kultur lehiaketa ere aurrera doa eta gure ikasleen adimen gaitasuna proban jartzen ari da. Partaidetza oso positiboa izaten ari da.

Honetaz gain, gaur goizean esku pilota txapelketaren finalak jokatu dira. Benetan baieztatu dezakegu etorkizuneko Retegi – ak Karmengo Ama Ikastetxean daudela!!!! Zorionak guztiei!!!!!!

Eguna bukatzeko, gure Euskal Asteko ekintza izarra: KANTALDIA ARETOAN!!!!

DBH- ko ikasleek txundituta utziko gaituzte euren gaitasun artistikoekin. Era berean, Ibarretxe Anaien kantaldiaz gozatuko dute lehen Hezkuntzako ikasleek Gela Handian.

Ahhh ahaztu baino lehen, IPIXKIK gure artean jarraitzen dau. AUPA IPIXKI!!!!!!

 

aa
  • 9:15-11:00: PELIKULA ARETOAN
  • GOIZEAN ZEHAR: DBHKO KULTUR LEIHAKETA
  • 12:00: ESKU PELOTAKO FINALA DBHKO 1. ETA 2. MAILAK
  • 13:00: ESKU PELOTAKO FINALA DBHKO 3. ETA 4. MAILAK
  • 15:00: EGIN KANTU
  • 15:00-17:00: IBARRETXE ANAIAK (MUSIKATRESNAK)
  • 15:00: DBHKO KANTALDIA ARETOAN

OSTIRALA 14

BUKATU DA, BUKATU DA, BUKATU DA…..AKABO!!!!!!!

Gure Euskal Asteak bere azkenera jo du!!  Bost egun zoragarri pasatu ditugu eta nahiz eta nekatuta egon, benetan merezi izan du egindako lan guztiak. 

Mozorroen kolore bizi eta alaitsuak zeruan euki dugun eguzkiaren disdirarekin bat egin dute gaurkoan. Eguna zoragarria eta jai giroa beste hainbeste!!!!

Kalejira bikaina egin dute gure DBH-Ko ikasle eta irakasleek euren jantzi lirain eta ederrak erakutsiz…. Euskal ezkontza, pelotariak, txarriboda, zanpantzarrak…etab luze batek gure Euskal ohituren koadro ederra itxuratu dute.

Aipamen berezia eta gure zorionik beroena DBH- ko 3.mailako   ikasleei IPIXKI zoragarriari bizitza emanez, gure ume txikienak zoriontsu egiteagatik.

Bertso saio ederra eskeini digute Lehen hezkuntzako ikasleek. Lazkao Txiki berari ere gustatuko zitxaion tamainako bertsoak botatzea!!!

Eta arku dantza zer? Hori bai erritmoa eta koordinazioa gure andereñoena, Zorionak eurei ere!!!!

Ondoren, joko eta txapelketen txanda heldu da. Ekintzak non nahi egon dira, pintxo lehiaketa zaporetsua, Tortilla gozo gozoak eta herri kirolak izerdi apur bat botatzeko.

Arratsalde partean erromeria eta txokolatadarekin agur esan diogu gure Euskal asteari datorren urterarte.

Bihotz bihotzez ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO DENOI!!!!!!!

aa
  • 9:15: DBHN JANTZIEN PUNTUAKETA
  • 9:30:: KALEJIRA, DBHKO DESFILEA ETA BURUHANDIAK
  • 10:00: BERTSOLARIAK
  • 10:15: ARKU DANTZA
  • 10:30: JOKOAK ETA TXAPELKETAK
  • 13:00: HERRI BAZKARIA
  • 14:30: ERROMERIA
  • 16:30: TXOKOLATADA
  • 16:45: JAIAREN AMAIERA